Durangaldeko ikerlari gazteak (4.edizioa)

2025


alt

Pello Zabarte Narbaiza zaldibartarrak irabazi du Bitor Garitaonandia zaldibartarrari buruz egindako ikerketa lanagatik. “Bitor Garitaonandia. Euskal Pizkundean dagokion lekuaren bila” izenburua dauka aurkeztutako lanak.

Guztira, eskualdeko 35 urtez azpiko zortzi ikertzailek aurkeztu dute euren lana eta ikerketa gai ezberdinak izan dira. Hori ikusita, saririk jaso ez duten egileei, hurrengo urteko Astola aldizkarian euren lanak argitaratzeko aukera proposatuko zaie eta Astola aldizkariko erredakzio kontseiluak aztertu dezan baimena eskatu zaie.

Bitor Garitaonandia Ariño XX. mendearen lehenengo herenean jardun zuen idazle, dramaturgo, musikari, kazetari eta elizgizona izan zen. Askotariko diziplinak jorratu zituen, guztietan euskararen eta euskal kulturaren sustapena helburu. Euskararen estandarizazioaren eztabaidan ere ekarpen esanguratsua egin zuen. Euskal Pizkundea mugimendu sozial eta kulturalaren kide zen zaldibartarra. Ikerketa honek Garitaonandiaren bizitza eta obra argitara ekarri nahi du, egin zuen ekarpenak orain arte izan duen aitortza baino handiagoa merezi duela iritzita. Durangaldean bertan ezezaguna den horrek, Euskal Herri osoan ezaguna izateko balioa duen lana egin zuelako