Pribatutasun politika
Web orriaren jabearen nortasuna
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei (IMEGZ) buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 22.2 artikuluan xedatutakoa betez, GEREDIAGA ELKARTEA-k www.gerediaga.eus webgunearen jabea dela adierazten du. Aipaturiko Legeko 10. artikuluko eskakizunaren arabera, GEREDIAGA ELKARTEA-k datu hauen berri ematen du:
Webgune honen titularra GEREDIAGA ELKARTEA da, IFK-a G48113153 duena eta C/ LARRASOLOETA 3, 48200 DURANGO (BIZKAIA) egoitza soziala dituena, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua, ASRPB00096 erregistro zenbakiarekin. Hauxe da enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: gerediaga@gerediaga.eus.
Erabiltzailea eta erantzukizun-araubidea
www.durangokoazoka.eus-ren webgunean nabigatzeak, sartzeak eta hura erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen du. Horregatik, GEREDIAGA ELKARTEA-ren webgunean nabigatzen den unetik, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen dira, kasuaren arabera nahitaez bete beharreko araudia aplikatzearen kalterik gabe.
Erabiltzaileak web orria, edukiak eta zerbitzuak erabiliko ditu Legearen, Ohara Legalaren, ohitura onen eta ordenu publikoaren arabera. Halaber, Erabiltzaileak onartzen du web orria edo beren bidez ematen diren zerbitzuak ezin dituela erabili helburu ez legalekin edo Ohar Legalaren kontra aritzeko, hirugarrenen eskubideekiko edo interesekiko kaltegarriak badira, edo edozein modutan web orria edo bere zerbitzuak apurtu edo kaltetu, edo beste erabiltzaileek web orria ezin erabili. Gainera, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du GEREDIAGA ELKARTEA-n orrian dauden datuak, programak edo dokumentu elektronikoak, edozein modutan, ez apurtzeko, aldatzeko edo, kaltetzeko.
Cookie-ak
Bezeroaren nabigazioa errazteko, saskiaren edukia kudeatzeko, aholku pertsonalizatuak eskaintzeko eta eskaintzen berri emateko gure webguneak cookie-ak ezarriko ditu eta IP-a gordetzeko euskarria erabiliko du.
Cookie-a bezeroaren ekipoan uzten duen fitxategia da eta bere helburu bakarra www.gerediaga.eus webgunean nabigazioa erraztea da (ez du birusik eta ezin da exekutatu, ez delako fitxategi aktiboa). Cookie-a www.gerediaga.eus orriak eta bezeroak irakurri ahal izango du, eta nahi izanez gero, ezabatzeko aukera izango du nabigatzailearen aukeren atalean.
Esteken eta erantzukizun-salbuespen politika
Web orrian dauden loturek Erabiltzailea beste web orri batzuetara eraman dezake.
GEREDIAGA ELKARTEA-k ez du beregain hartzen bere web orritik kanpo egon daitekeen informazioaren erantzukizuna; izan ere, loturen funtzioa gai zehatz baten inguruan beste informazio iturri batzuk daudela adieraztea besterik ez da.
GEREDIAGA ELKARTEA lotura hauen funtzionamendu zuzenaren, lotura hauek emaniko emaitzen, edukiaren legalitatea, edukia edo informazioa benetakoa izatearen erantzukizunaz salbuetsita dago; halaber, Erabiltzaileak loturaren bidez aurkitutako orriaren informazioak egin diezaioken kalteaz ere salbuetsita dago.
GEREDIAGA ELKARTEA-k adierazten du bere webgunean nabigatzearen ondorioz bere webgunearen erabiltzaileei edozein kalte ekiditeko behar diren neurri guztiak hartu dituela. Horren ondorioz, GEREDIAGA ELKARTEA ez da egingo, inolaz ere, Interneten nabigatzearen ondorioz erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteen erantzule.
Aldaketak
GEREDIAGA ELKARTEA-k eskubidea du bere webgunearen edukian, aldez aurretik abisatu gabe, egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko. Webgunearen edukiei dagokienean, haren erabilera-baldintzei dagokienean eta kontratazio-baldintza orokorrei dagokienean. Aldaketa horiek bere webgunearen bidez egin ahal izango dira, zuzenbidean onar daitekeen edozein modutan, eta nahitaez bete beharko dira web-orrian argitaratuta dauden aldian eta ondorengo beste batzuek aldatzen ez dituzten arte.
Jabetza intelektuala eta industriala
GEREDIAGA ELKARTEA bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere web-orriaren jabetza intelektual eta industrial eskubide guztien titularra da, baita GEREDIAGA ELKARTEA-ren titulartasuna duten bertako elementu guztiena (irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautespena, haien funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako behar diren ordenagailuko programak, etab.).
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legeko 8. artikuluan eta 32.1 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, debekatuta dago web-orri honen eduki guztiak edo horien zati bat merkataritza-xedeekin erreproduzitzea, banatzea eta jendaurrean adieraztea, edozein euskarritan eta edozein baliabide tekniko bidez, GEREDIAGA ELKARTEA-ren baimenik gabe.
Erabiltzaileak GEREDIAGA ELKARTEA-ren titulartasuna duten Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa izango du. Atariko elementuak bistaratu ahal izango ditu eta inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarritan biltegiratu, baldin eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik bada. Erabiltzaileak ez du ezabatu, aldatu, baztertu edo manipulatu behar GEREDIAGA ELKARTEA-ren orrialdeetan instalatutako edozein babesgailu eta segurtasun-sistema.
Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa
Halaber, GEREDIAGA ELKARTEA-k eskumena du bere webgunearen eta edukien erabilera bidegabeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik egokiak iruditzen zaizkion ekintza zibil edo penalak aurkezteko.
Erabiltzailearen eta emailearen arteko harremana Espainiako lurraldean indarrean dagoen eta aplikatu behar den araudiaren arabera arautuko da. Desadostasunen bat sortzen bada, alderdiek arbitrajepean jar ditzakete beraien arteko gatazkak edo jurisdikzio arruntera jo dezakete gaiaren inguruko jurisdikzio eta eskumenari buruzko arauak betez.
Zein da zure datuen arduraduna?
Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DBLO) eta 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO) ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak Gerediaga Elkarteak tratatuko dituela.
Halaber, jakinarazten dizugu beste sozietate eta pertsona batzuk kontratatzen ditugula eginkizun jakin batzuk gure kontura egiteko. Honako funtzio hauek betetzen dituzte: produktuen eta zerbitzuen eskaerak gauzatzea, paketeak bidaltzea, posta eta posta elektronikoak bidaltzea, bezeroen zerrendetatik informazio errepikatua ezabatzea, datuen analisiak egitea, marketineko laguntza eskaintzea, bilaketen eta esteken emaitzak eskaintzea (estekak eta ordainketa-zerrendak barne), ordainketak prozesatzea, edukiak transmititzea, kreditu-arriskuak kalifikatzea eta bezeroarentzako arreta-zerbitzua eskaintzea. Hirugarren zerbitzu-hornitzaile horiek beren eginkizunak betetzeko behar duten informazio pertsonala eskuratu ahal izango dute, baina ezin izango dute beste helburu batzuetarako erabili. Gainera, informazio pertsonala tratatu beharko dute pribatutasun-abisu honen eta datuen babesaren arloan aplikatzekoa den legediaren arabera.
Zure datuak ezingo dira hirugarren bati erraztu, soilik legeak derrigortzen badu.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Gerediaga Elkartea-k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
GEREDIAGA ELKARTEA-k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako gune pribatua eta kontakturako formularioa) ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. GEREDIAGA ELKARTEA-k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazten du datu horiek argitaratzeko baimena duela.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. GEREDIAGA ELKARTEAk ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
Edozein pertsonak du bere datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezabatzeko, horien tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko, edo portabilitatea eskatzeko eskubidea. Horretarako gure bulegoetara edota gerediaga@gerediaga.eus-era idatzi beharko du zein eskubide gauzatu nahi duen adieraziz.
Era berean, edozein unetan uka dezakezu emandako onespena. Horrek ez dio onespen hori bukatu aurreko tratamenduaren zigiletasunari eragingo.
Zure datu pertsonalen babesari dagokionez, zure eskubideak urratu direla uste baduzu, kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu.
Indarraldia
GEREDIAGA ELKARTEAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, GEREDIAGA ELKARTEA-k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu GEREDIAGA ELKARTEA-k Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.