Gerra zibila Durangaldean


80. hamarkadan, 1937ko martxoaren 31n Durangoren aurka egindako bonbardaketa ikerketzeko dokumentuak, testigantzak, datuak biltzen hasi zen Gerediaga Elkartea. Ikerketak berak, baina, gaia zabalago jorratu beharra zegoela erakutsi zigun. Gutxi zegoen jasota bonbardaketari buruz eta gutxi gerra zibilari buruz.

Hastapenetan, batez ere Durangoko bonbardaketaren aurrekariak, bonbardaketa bera eta haren ondorioak aztertu zituen Gerediaga Elkarteak. Horren emaitza 2001. urtean argitaratutako liburua izan zen: "Durango.1937ko Martxoak 31", Jon Irabazal Agirrek idatzita.

Durango, baina, ez zen izan Durangaldean bonbardatu zuten herri bakarra. Elorrio eta Otxandio ere bonbardatu zituzten eta Durangaldeko gainontzeko herrietan gerra zibilaren ondorioak pairatu zituzten. Horregaitik, azken urteetan, ikerketak eremu zabalagoa hartu du eta Gerediaga Elkarteaz gain beste herri talde batzuk ere sortu dira helburu berdinarekin. Herriotan gerrako informazio batu da eta oroimen ekitaldiak antolatzen dira.

Otxandio.
Uztailaren 22an, Andikona plazan oroimen ekitaldia.

Elorrio.
Martxoaren 31n, Laumunarrieta elkarteak antolatuta oroimen ekitaldiak.

Berriz.
Irailaren 11n, Felipe Urtiaga plazan lore-eskaintzan.

Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak urteetan hainbat ikerketa lan burutu ditu – gaur egun elkartea deseginda dago - (http://berriz1936gogoratzen.com/)

 

Zaldibar.
1937ko apirilaren 25ean Santamañazar mendian faxisten kontra borrokan ari ziren gudariak ta miliazinoak hil zituzten. Apirilean, Castet Kultur Elkarteak oroimen ekitaldia antolatzen du tontorrean.

Durango.
Gerediaga Elkartearen ekimenetatik harago, Durango 1936 Kultur Elkartea sortu zen 2007an. Elkarte honen helburua da askatasunaren eta Euskal Herriaren nazio-eskubideen alde faxismoari aurre egin zioten Durangaldeko herritarrei omen egitea. 
Azpimarratzekoa da sorreratik egin duen lana: Durangoko bonbardaketako eta gerra zibilari lotutako lekukotzak jaso ditu. https://www.durango1936.org/

BIBLIOGRAFIA

Gerra zibilari buruzko honek elkartearen argitalpenak:

  • J. Irazabal Agirre (2022): Durango 1937ko martxoak 31, bonbardaketa = Durango 31 de marzo de 1937, el bombardeo. Gerediaga Elkartea.
  • J. Irazabal Agirre (2012): Gerra zibila Durangaldean 1936-1937. Gerediaga Elkartea.
  • J. Irazabal Agirre (2012): La Guerra Civil en el Duranguesado 1936-1937. Gerediaga Elkartea.
  • J. Irazabal Agirre (2007): Gerra zibila Duragaldean 1936-1937 = La Guerra Civil en el Duranguesado 1936-1937. Gerediaga Elkartea.
  • J. Irazabal Agirre (2005): 1937 martxoak 31 Durango: gogoratu… berriro gerta ez dadin=Recordar… para no volver a sufrir. Gerediaga Elkartea.
  • J. Irazabal Agirre (2003): Otxandio: en la Guerra Civil – Gerra zibilean 1936-1937. Gerediaga Elkartea.
  • J. Irazabal Agirre (2001): 1937 martxoak 31 Durango: 1937ko martxoaren 31n Durangoren aurka egindako aire-bonbardaketari buruzko azterlana = 31 de marzo de 1937 : estudio sobre el bombardeo aéreo realizado contra la Villa de Durango el 31 de marzo de 1937. Gerediaga Elkartea.

Martxoak 31

1937ko Martxoaren 31n, Durango bonbardatu egin zuten.

2001 urtetik Gerediaga Elkarteak martxoaren 31ko biktimen aldeko oroimen ekitaldia antolatzen du, Berbaro Elkartea eta Kriskitin dantza taldearekin batera. Gaur egun, Gerediagak eta Kriskitinek jarraitzen dute elkarlanean ekitaldia antolatzen.

Durangok jasandako bonbardaketak (martxoaren 31koaz gain, gehiago izan zirelako, nahiz eta ondorio txikiagoak izan) ikerketa lan askorako aztergai izaten jarraitzen dute. Ikerketa horien zabalkunderako Gerediaga Elkartetik ikus-entzunezkoak ekoiztu dira eta “Aztarnak” ibilbidea diseinatu zen.