2025/1/20
Hegazkin txoroak
Astola aldizkariaren hirugarren zenbakian, Jose Mari Uriartek idatzitako ikerketa lanean oinarritutako atala.
1910ean, Fomento de la Aviación enpresak Iurretako Santa Apoloniako zelaiak aukeratu zituen Abiazioaren Astea antolatzeko, apirilaren 24tik 30era.
Ahotsa: Felix Arkarazo
2025/1/20
Margarita Maturana
Atal honetako edukia Astola aldizkariaren 8. zenbakian Juan Manuel González Cenbellín historialariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.
1912an hasi zen finkatzen Margarita Maturanaren misiolari-bokazioa eta 1926an lortu zuten baimena Berrizko mojek klausuratik aldi baterako irtetzeko. Urte hartan joan zen Berrizko moja talde bat Wuhu-ra (Txina).
Ahotsa: Mertxe Uriarte
2025/1/20
Zaldibarko bainuetxea
Atal honetako edukia Astola aldizkariaren 4. zenbakian Magdalena Sarrionandia Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.
Zaldibarren, XIX. mendearen eta XX. mendearen artean establezimendu bat sortu zuten iturburu mineral-medizinalak aprobetxatuta. Bainuetxe eredugarria izan zen bere garaian, Madriletik ere bisitariek etortzen ziren.
Musika: Gehi Zazpi biolontxelo taldea
Grabaketa: Geredigako baselizan antolatutako zuzeneko entzunaldia.
Ahotsa: Felix Arkarazo
2025/1/20
Zaldi gorriak
Astola aldizkariaren 5. zenbakian Diego Garate Maidagan eta Joseba Rios Garaizar arkeologoek argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.
2011ko urtarrilaren 9an, Bizkaia barneko Paleolitoko populazioari buruzko ikerketa-proiektu baten esparruan, Mañariko Askondoko haitzulora joatea egokitu zitzaien arkeologoei. Ustekabean zaldi gorrien marrazkiak hormetan aurkitu zituzten.
Ahotsa: Izaskun Ellakuriaga Bustinza
2025/1/20
Etxaburutarren dorrea
Astola aldizkariaren 16. zenbakian Juan Manuel González Cenbellín historialariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.
XIV. mendean, Durangaldeko leinu nagusia izateko lehian, ibarguendarrak menpeko leinu txikiagoak sustatu zituzten leialtasunaren truke, bakoitzari Durangaldeko eremu bat eskainiz. Leinu txiki horietako bat zen etxaburutarrena.
Ahotsa: Txomin Bengoa
2025/1/20
Leinu gerrak
Astola aldizkariaren 7. zenbakian Juan Manuel González Cenbellín historialariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.
Durangaldean zaldibartarrak eta ibargoentarrak izan ziren eztabaidan zebiltzan leinuak, eta eskualdeko bizimoduan eragin handia izan zuten borrokek.
Ahotsa: Estibalitz Gonzalez
2025/1/20
Mikeldiko txarria
Astola aldizkariaren 7. zenbakian Fernando Fernandez Palacios eta Mikel Unzueta Portilla historialariek idatzitako lanean oinarritutako dago atala.
Bilboko Euskal Museoan dago jatorrizko irudia. Durangokoa erreplika da, eta San Bizente baseliza egon zen leku inguruan kokatuta dago. Baina misterioa izaten jarraitzen du Mikeldiko San Bizenteren hilarri zoomorfoak.
Ahotsa: Maite Berriozabal Berrizbeitia
2025/1/20
Eskola aintzindaria
Astola aldizkariaren 6. zenbakiak Juanan Hernandez kazetariak argitaratutako erreportajean oinarritu da atala.
Gerra ostean, 50eko hamarkadaren hasieran, Durangon, auto-marka berri bat sortzeko saiakera egin zuen enpresari batek, Jose Estankona Atxak.
Ahotsa: Andoni Aizpuru Murua
2025/1/20
Momoitiarrak
Astola aldizkariaren lehenengo zenbakian Iñaki Garcia Camino Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologoak idatzitako ikerketa lanean oinarrituta.
Oiz mendi magalean orain dela 1000 urte herrixka baten sorrera zehazten du. Garai udalerriko Momoitioko aztarnategi arkeologikoa ezaguna da mundu kademikoan.
Ahotsa: Maite Lopez
2025/1/20
Hegazkin txoroak
Astola aldizkariaren hirugarren zenbakian, Jose Mari Uriartek idatzitako ikerketa lanean oinarritutako atala.
1910ean, Fomento de la Aviación enpresak Iurretako Santa Apoloniako zelaiak aukeratu zituen Abiazioaren Astea antolatzeko, apirilaren 24tik 30era.
Ahotsa: Felix Arkarazo