Podcast Astola

Podcast Astola

Ikerketa eta historia


Gerediaga Elkarteak urtero argitaratzen dugun Astola aldizkariko ikerketa lanetan oinarritutako entzungaia.

Durangaldeko historia eta ondarea dira nagusiki ikerketagai.

Apple Podcast    iVoox   
Hegazkin txoroak

2025/1/20

Hegazkin txoroak

Astola aldizkariaren hirugarren zenbakian, Jose Mari Uriartek idatzitako ikerketa lanean oinarritutako atala.

1910ean, Fomento de la Aviación enpresak Iurretako Santa Apoloniako zelaiak aukeratu zituen Abiazioaren Astea antolatzeko, apirilaren 24tik 30era.

Ahotsa: Felix Arkarazo

Apple Podcast    iVoox   

Anbotoren begiak

2025/1/20

Anbotoren begiak

Atal honetako edukia Astola aldizkariaren 14. zenbakian Jorge Hernández Bernal astronomo eta ikerlariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.

Ahotsa: Peru Magdalena

Apple Podcast    iVoox   

Margarita Maturana

2025/1/20

Margarita Maturana

Atal honetako edukia Astola aldizkariaren 8. zenbakian Juan Manuel González Cenbellín historialariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.

1912an hasi zen finkatzen Margarita Maturanaren misiolari-bokazioa eta 1926an lortu zuten baimena Berrizko mojek klausuratik aldi baterako irtetzeko. Urte hartan joan zen Berrizko moja talde bat Wuhu-ra (Txina).

Ahotsa: Mertxe Uriarte

Apple Podcast    iVoox   

Zaldibarko bainuetxea

2025/1/20

Zaldibarko bainuetxea

Atal honetako edukia Astola aldizkariaren 4. zenbakian Magdalena Sarrionandia Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.

Zaldibarren, XIX. mendearen eta XX. mendearen artean establezimendu bat sortu zuten iturburu mineral-medizinalak aprobetxatuta. Bainuetxe eredugarria izan zen bere garaian, Madriletik ere bisitariek etortzen ziren.

Musika: Gehi Zazpi biolontxelo taldea

Grabaketa: Geredigako baselizan antolatutako zuzeneko entzunaldia.

Ahotsa: Felix Arkarazo

Apple Podcast    iVoox   

Zaldi gorriak

2025/1/20

Zaldi gorriak

Astola aldizkariaren 5. zenbakian Diego Garate Maidagan eta Joseba Rios Garaizar arkeologoek argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.

2011ko urtarrilaren 9an, Bizkaia barneko Paleolitoko populazioari buruzko ikerketa-proiektu baten esparruan, Mañariko Askondoko haitzulora joatea egokitu zitzaien arkeologoei. Ustekabean zaldi gorrien marrazkiak hormetan aurkitu zituzten.

Ahotsa: Izaskun Ellakuriaga Bustinza

Apple Podcast    iVoox   

Etxaburutarren dorrea

2025/1/20

Etxaburutarren dorrea

Astola aldizkariaren 16. zenbakian Juan Manuel González Cenbellín historialariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.

XIV. mendean, Durangaldeko leinu nagusia izateko lehian, ibarguendarrak menpeko leinu txikiagoak sustatu zituzten leialtasunaren truke, bakoitzari Durangaldeko eremu bat eskainiz. Leinu txiki horietako bat zen etxaburutarrena.


 

Ahotsa: Txomin Bengoa

Apple Podcast    iVoox   

Leinu gerrak

2025/1/20

Leinu gerrak

Astola aldizkariaren 7. zenbakian Juan Manuel González Cenbellín historialariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago.

Durangaldean zaldibartarrak eta ibargoentarrak izan ziren eztabaidan zebiltzan leinuak, eta eskualdeko bizimoduan eragin handia izan zuten borrokek.

Ahotsa: Estibalitz Gonzalez

Apple Podcast    iVoox   

Mikeldiko txarria

2025/1/20

Mikeldiko txarria

Astola aldizkariaren 7. zenbakian Fernando Fernandez Palacios eta Mikel Unzueta Portilla historialariek idatzitako lanean oinarritutako dago atala.

Bilboko Euskal Museoan dago jatorrizko irudia. Durangokoa erreplika da, eta San Bizente baseliza egon zen leku inguruan kokatuta dago. Baina misterioa izaten jarraitzen du Mikeldiko San Bizenteren hilarri zoomorfoak.

Ahotsa: Maite Berriozabal Berrizbeitia

Apple Podcast    iVoox   

Auto ametsak

2025/1/20

Auto ametsak

Astola aldizkariaren 6. zenbakiak Juanan Hernandez kazetariak argitaratutako erreportajean oinarritu da atala.

Gerra ostean, 50eko hamarkadaren hasieran, Durangon, auto-marka berri bat sortzeko saiakera egin zuen enpresari batek, Jose Estankona Atxak.

Ahotsa: Iñaki Guridi

Apple Podcast    iVoox   

Eskola aintzindaria

2025/1/20

Eskola aintzindaria

Astola aldizkariaren 6. zenbakiak Juanan Hernandez kazetariak argitaratutako erreportajean oinarritu da atala.

Gerra ostean, 50eko hamarkadaren hasieran, Durangon, auto-marka berri bat sortzeko saiakera egin zuen enpresari batek, Jose Estankona Atxak.

Ahotsa: Andoni Aizpuru Murua

Apple Podcast    iVoox   

Anbotoko Dama

2025/1/20

Anbotoko Dama

Astola aldizkariaren 9. zenbakian Anuntzi Arana antropologoak idatzitako lanean oinarritutako atala da.

Euskal Herriko izaki mitologikorik ezagunena nolakoa den azaltzeko ahalegina da.

Ahotsa: Tere Eguzkiza

Apple Podcast    iVoox   

Momoitiarrak

2025/1/20

Momoitiarrak

Astola aldizkariaren lehenengo zenbakian Iñaki Garcia Camino Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologoak idatzitako ikerketa lanean oinarrituta.

Oiz mendi magalean orain dela 1000 urte herrixka baten sorrera zehazten du. Garai udalerriko Momoitioko aztarnategi arkeologikoa ezaguna da mundu kademikoan.

Ahotsa: Maite Lopez

Apple Podcast    iVoox   

Hegazkin txoroak

2025/1/20

Hegazkin txoroak

Astola aldizkariaren hirugarren zenbakian, Jose Mari Uriartek idatzitako ikerketa lanean oinarritutako atala.

1910ean, Fomento de la Aviación enpresak Iurretako Santa Apoloniako zelaiak aukeratu zituen Abiazioaren Astea antolatzeko, apirilaren 24tik 30era.

Ahotsa: Felix Arkarazo

Apple Podcast    iVoox