Ipuin zaharrak
Bost atzamar markaute esku erre bategaz
Ipuin zaharrak izenak antzinako denborara eramaten gaitu, umezaroko begi-belarri harrituetara, non agertzen diren betiko jolasak, galderak eta beldurrak. Urruneko lainopean bezala zabaltzen dira paisaiak eta handik agertzen diren pertsonaien portaerek eta berbek geure aittitte-amamen eta euren gurasoen mundura hurreratzen gaituzte.
XIX. mendeko mugimendu erromantikoek herri literaturaren edertasuna goretsi zuten eta, volksgeist edo folk-lore hitzekin identifikaturiko testu horien bidez, herriaren izaera eta balio sakona azaldu nahi izan zuten. Lekuan lekukoa unibertsalena zela ohartuta hasi ziren Europa osoan ahozko altxorra biltzen eta argitaratzen. Gurean ere lan horri ekin zioten bertako zein kanpoko folklorezaleek.
Iurretan jaso dugun bildumatxo honetan badira mitologia eta sinesteak batzen dituzten ipuin harrigarriak (Txotxuek, Kueba aurretik, Anima penatue, Irrintzidxe, Zantzuek Laixiarren), badira jokabideak kritikatzeko eta erlijioarekin batera morala erakusteko transmititu izan direnak (Jangoikue Euskalerridxen ibili zanekue, Ogi bedeinkatue), badira jolasa eta barrea beste helbururik ez duten umorezko ipuinak (Peru ta Maridxe, Porrusalda useiñe, Abade zesterue, Perretxiko jana), eta bada, azkenik, umeentzako animalien ipuin klasiko baten bertsio bat ere.
Jaungoikue euskalerridxen ziher ibili zanekue