Durangaldeko literaturaren antologia

ondare idatzia


Herritar talde bat Durangaldeko ondare literarioa ikertzen eta jasotzen ari da 2021az geroztik. Durangaldean herriz-herri gure hizkuntzaren eta literaturaren historia lokala errekuperatzeko helburuz hasi ziren elkartzen, baina imajinatzen zutena baino altxor handiagoa aurkitu zuten, eta Durangalde guztiarentzako bilduma bakarra izan zitekeena, hainbat ikerlanetan banatu dute.

Ikerketa eta bildumak argitaratzeari ekin diote. Saltokietan formatu fisikoan egoteaz gainera, Gerediaga elkartearen webgune honetan formatu digitalean ere ipini dugu eskuragarri.