Zuzendaritza Batzordea berritzeko prozesua abian dago


2017/04/25


Gerediaga Elkartean Zuzendaritza Batzordea berritzeko deialdia zabaldu dugu. Martxoan onartutako prozesu berrian oinarrituta, besteak beste, hautagaiek bazkide biren babesa daukatela erakutsi beharko dute onartuak izateko. Maiatzaren 8ra arte dago epea hautagaiak aurkezteko. 

Hautagaiek baldintzak betetzen dituztela baieztatu eta gero, ez-ohiko batzar nagusia deituko du elkarteko zuzendaritza batzordeak kide berriak bozka bidez aukeratu ahal izateko.

Hautaketa prozesuari buruzko informazio sakonagoa honako dokumentu honetan kontsultatu daiteke: Gerediaga Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen egituraketa, hautaketa eta araubidea.(PDF)