Astola

ikerketa eta historia


Astola aldizkaria 2007 urtean jaio zen, Abadiñoko izen bereko auzoan Gerediaga elkarteak daukan egoitzan. Handik hartu genuen izena.

Hasierako ideia honako hau zen: Durangaldeari buruzko ikerketa-gaia eta historiari buruzko aldizkari dibulgatiboa argitaratzea. Argi genuekan gaiak sakon aztertzearekin batera, aldizkariak ikusgarria, erakargarria eta erraz irakurtzekoa izan behar zuela.

Gaiak lantzerako orduan alde bitara jokatzen dugu. Batzuetan, erredakzio taldeak planteatzen  ditu gaiak eta, ondoren, artikulua idatzi dezaketen adituengana jotzen dugu. Bestetan, Durangaldeko gaien inguruan egindako ikerketak hartzen ditugu kontuan, eta egileei eskatzen diegu artikulu eran eman diezagula, ikerketa-lana ezagutarazteko xedearekin.  Edonola ere, kalitatezko aldizkari bat eskaintzen diogu jendarteari zein ikerlariei, eta Gerediaga Elkartearen webgunean bezala, Dialneten ere eskuragarri daude argitalpen eta artikulu guztiak

Podcastak


2022tik, gainera, Astola aldizkarian argitaratutako artikulu batzuk podcast formatura moldatu ditugu. Eskualdeko arlo ezberdinetako pertsonen abotsetan 10-15 minutuko kontakizunak entzungai jarri ditugu Gerediaga elkartearen webgunean bezala plataforma ezberdinetan.