Online denda eta zuzeneko egitaraua egongo da 55. Durangoko Azokan


2020/10/08


Kulturaren plazaren 55. edizioa ez-ohikoa izango da. Ez da egongo erakusmahairik Landakon eta produktu guztiak denda birtualean erosi ahal izango dira. Durangoko Azokako egitaraua streaming bidez eta bertatik bertara jarraitu ahal izango da, aforo mugatuarekin. Espazio bi egongo da: Landako Gunea eta Plateruena.

Ez-ohikoa izango da aurtengo Durangoko Azoka. Edizio honetako nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur Azokako antolakuntzak, kulturaren plaza osatzen duten erakunde eta eragileen ordezkaritza zabalarekin egindako prentsaurrekoan, Plateruena Kafe Antzokian. Bertan azaldu den bezala, berritasun ugari izango ditu kulturaren plazak, osasun-egoerak baldintzatuta.

Informazio gehiago: www.durangokoazoka.eus