Martzaatarren leinua ezagutzeko bisita gidatua


2019/06/24


Atxondo bailaran bizi ziren Martzaatarrak eta Gipuzkoarekiko mugan merkataritza trafikoaren kontrola izatea zen euren ardura nagusia. Jose Manuel Gonzalez Cembellin, Bilboko Eleiz Museoko zuzendariak, Astola aldizkariaren 13. zenbakirako Erdi Aroan Durangaldean bizi zen leinu honen historia eta istorioak batu ditu.

Tartean horiek azalduko dizkigu Martzaa auzora (Atxondo) egingo dugun bisita gidatuan. Leinua, dorretxea, auzoarekin harremana, eta sasoirako abangoardiazkoa zen eliza - bere erretaula bitxi eta guzti- ezagutzera emango ditu.


Eguna: Ekainak 30, igandea
Ordua: 11:30ean Apatamonasterion, Oinez Bidearen (bidegorriaren) sarrera.
Oinez Martzaa auzora (10 minutuko ibilbidetxo erreza), bertan auzoan zehar azalpenak eta gero San Martin eliza barruan bisita.
Bisita gazteleraz izango da.

Iraupena: Ordu t’erdi
Prezioa: 5€ (Astola aldizkaria opari)

Izena-ematea: 946818066 / gerediaga@gerediaga.eus (udako bulego ordutegia, astelehenetik ostiralera, 8:00-15:00)