Komiki proiektu bat sarituko du Sormen Beka DA! deialdi berriak
2025/05/21

Euskarazko sorkuntza sustatu eta sortzaile berriei bidea errazteko helburuarekin, zortzigarrenez, Sormen Beka DA! deialdia zabaldu dute Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak. Euskarazko komikien ekoizpena azken urteetan ugaritu dela ikusita, Durangoko Azoka bere aletxoa ipini eta komiki proiektu bat lagunduko du edizio berrian.
Sortzaile berriek aurkeztu ahal izango dute proposamena, bi lan gehienez argitaratutako dutenek. Euskarazkoa izan beharko da, eta irailaren 21erako aurkeztu beharko dira proposamenak.
Epaimahaiko batek proposamen guztiak aztertu ostean, 60. Durangoko Azokan jakinaraziko dugu laguntza jasoko duen proposamena. Urtebete izango du lana egin eta argitaratzeko, eta 61. Durangoko Azokako nobedadeetako bat izango da lana.
Deialdiari dagozkion xehetasunak, www.durangokoazoka.eus webgunean daude eskuragarri.