Kide berriak Zuzendaritza Batzordean


2019/03/25


Gerediaga Elkartearen Batzar Nagusian, Zuzendaritza Batzorderako kide berriak izendatu dira. Horrekin batera, 2018ko kontuak onartu eta 2019ko aurrekontu eta egitasmoak aurkeztu ziren.

 

Gerediaga Elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu da aurtengo Batzar Nagusian. Lau izan dira berritu beharreko kideak. Onlineko botuez aparte, Batzar Nagusian ere botua emoteko aukera izan da. Guztira, 72 bazkidek emon dute botua.

Bost hautagai izan dira, baina azkenean batek atzera eginda, honako lau bazkideek lortu dute hurrengo lau urteetan Zuzendaritza Batzordean parte hartzeko eskubidea:

- Asun Elorriagak eta Karmele Etxenagusiak errepikatu egingo dute.

- Sergio Murillo eta Aritz Ercillurrutik lehenengo parte hartuko dute Zuzendaritzan.

- Juan Mari Totorikak eta Txaro Berriozabalgoitiak zuzendaritzako kide izateari utziko diote.

 

Batzar Nagusian, urtero lez, 2018ko kontuak onartu ziren, 2018ko ekitaldien errepasoa egin zen eta 2019rako asmo eta aurrekontuaren azalpena egin zen.

Hona hemen, 2018ko ekitaldien errepasoa PDF formatuan.