Jose Maria Ampueroren omenez egingo dira aurrerantzean Euskal Jaiak Durangon
2017/05/19
Gerediaga Elkartearen proposamena aintzat hartu eta Durangoko Udalak orain arte Euskal Astea izan den egitarauari izena aldatu dio. Aurrerantzean Euskal Jaiak izango da. Jose Maria Ampuero durangarraren heriotzaren mendeurrenari keinu modura egin dugu proposamena. XIX. mendean Durangon eta Iurretan egin ziren Euskal Jaien sustatzaile izan zen Jose Maria Ampuero eta askorentzat euskara eta euskal kultura gurean zabaltzeko izan zuen garrantzia ezezaguna da oraindik.
Hemen duzu Jose Maria Ampuerori buruzko artikulu zabalagoa.
Maiatzaren 26tik ekainaren 17ra ospatuko da aurten Durangon Euskal Jaiak. Maiatzaren 27an, eguerdiko 12:00etan herriko txistulari eta dantza taldeen kalejira batek lagunduta Pinondon, Ampuerotarren familiakoa den "Etxe Zuria" parean plaka jarri eta haren desestaltzea egingo da.
Guztira, Durangoko Euskal Jaiak egitaraua osotzeko herriko 28 talde eta eragilek parte hartu dute. Hemen duzue egitarau zehatza: