Jesus Mari Uribelarrea “Txiflis” bazkidea zendu da


2019/04/10


Gerediaga Elkarteko bazkidea eta 1977tik 1984ra zuzendaritza batzordeko kidea ere izan zan Jesus Mari Uribelarrea Iturriaga-Etxebarria, “Txiflis” gaitzizenarekin ezaguna. Iurretarra jaiotzez, Mallabian bizi izan da ezkondu zenetik. 2016an, Gerediaga Elkartea eta Mallabiko Udalaren elkarlanetik argitaratu zen “Baserriko lanabesak, tresnak eta trepetxuek. Iragandako bizimodu baten lekuko” liburuan parte hartu zuen.

Beti egon da kulturgintza eta herrigintzako ekimenekin lotuta. Iurretako jai batzordeko kidea izan zen, herriaren desanexiorako lantaldeetan ere parte hartu zuen, baina batez ere lehenengo dantzari eta gero atabalero izan zen ezagun. Dantzari zela, esaterako, Durangoko Merindadeeko aurresku txapelketetan sarri parte hartu zuen.

Gerediaga Elkartean urte kritikoetan – elkartearen biziraupena zalantzan egon zelako – zuzendaritza batzordeko kideeetako bat izan zen. Ezkondu eta Mallabiara bizitzen joan zenean ere kulturgintzari eskaintzen zion bere aisialdia; Mallabiko dantza taldeko kidea izan da eta Jasokunde musika taldearen sortzaileetako bat ere bai.