Ikerlari gazteen sariketa prest


2023/11/11


  • Eskualdeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna gazteen artean bultzatzeko helburua du ekimenak.
  • Lanak 2024ko apirilaren 8rako aurkeztu behar dira.
  • Durangoko Merinaldean Amankomunazgoak babesten du ekimena.

 

Gerediaga Elkarteak Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin sortu zuen 2022an Durangaldeko Ikerlari Berrien Saria. Orain, hirugarren deialdia abian jarri dugu.

IKUSI Deialdiaren OINARRIAK