Garaiko Udalak “Naturaren eta Kulturaren barrenetan” izeneko gida kaleratu du Gerediaga Elkartearen lankidetzarekin
2021/07/06
• Herritarrek eta bisitariek Garaiko toki esanguratsuen berri izateko eta oinez ibilbideak egiteko aukera eskaintzen du kaleratu den gidak.
• Uztailaren 17an bisita gidatu bat antolatuko da doan eta euskaraz.
• Garaiko Udalak Gerediagarekin lankidetzan egin du gida, Gerediagak Durangaldeko ondarea berreskuratzeko eta ezagutzerea emateko egiten duen ekarpena aitortzeko, bultzatzeko eta, aldi berean, eskertzeko.
• Gida euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da.
• Udalerriko hainbat gunetan eskuratu ahal izango da, bai eta Durangoko eta Elorrioko turismo-bulegoetan ere.
Gidan, San Juan baseliza eta nekropolia, Santa Katalina ermita, Etxeitako artea, San Joan Ebanjelariaren eliza, Garai Goitia jauregia, begiratokia, udaletxea, Zubiaurretarren etxea eta San Migel Goiangeruaren eliza ageri dira, bai eta leku horiek guztiak lotzeko ibilbidea ere. Aipaturiko lekuak argazkiz eta azalpen-testu labur batzuez lagunduta aurkezten dira. Hala, gidaren helburuak ondokoak dira: Garaiko eta garaitarren ondarea ezagutaraztea, balioan jartzea eta belaunez belaun transmititzea.
Garaiko Udalak herritarrak eta bisitariak gonbidatu nahi ditu eremu paregabe honetaz goza dezaten, betiere landa-eremua errespetatuz eta gure aurretikoek gure eskuetan jarritakoa guztion artean zainduz. Halaber, eredu iraunkor baten alde egin nahi du udalak, bisitariek eremuotara oinez hurrera daitezen gonbidatuz eta inguru paregabe honetan primeran pasa dezatela opatuz.
Bisita gidatua DOAN
Uztailaren 17an, bi orduko iraupena duen doako bisita gidatua egingo da, goizeko 18:00etan hasita, euskaraz.
Leku kopuru mugatua denez aldez aurretik izena eman beharko da gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzita edota 946818066 telefono zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera, 8:00-15:00)