Euskal Herriko artzain txakurrik onenak Axpen, irailaren 15ean


2018/09/10


Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira larunbatean, irailaren 15ean, Axpen, Euskal Herriko 52. Artzain Txakur Txapelketan. 


Aurtengo txapelketak urteurren borobil bat beteko da. Hain zuzen ere, 50 urte betetzen ditu Jose Antonio Azkorbebeitia elkarteko bazkideak antolaketa lanetan. Bestetik, txapelketaren antolaketan Gerediaga Elkarteak ardura nagusia badu ere, Atxondoko Udalak, Draxton enpresak, Atx-Azpi elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak laguntzen dute.

Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Sarrera 4 eurokoa da, baina elkarteko bazkideek doan izango dute.

Guztira 11 txakurrek parte hartuko dute. Honako hauek dira aurtengo txapelketako txakurrak:

2017ko txapelduna: JAI - Antonio Alustiza (Areso)


Iparraldeko txapelduna: LEHIAL – Jean Paul Iriken (Itxaso)
Iparraldeko bigarrena: LUK – Juan Miura (Heleta)


Nafarroagako bigarrena: SUA – Aritz Gamboa (Arruazu)
Nafarroako hirugarrena: AZKE - Antonio Alustiza (Areso)


Arabako txapelduna: LUKY - Fidel Alonso (Areta)
Arabako bigarrena: KOBI – Asier Bolibar (Olabezar)


Gipuzkoako txapelduna: EDER - Jose Mª Bengoa (Oñati)
Gipuzkoako bigarrena: NABAR - Aitor Tato (Ataun)


Bizkaiko txapelduna: GALA – Eneko Serrano (Orozko)
Bizkaiko bigarrena: RIKI – Enrique Mendiguren (Orozko)

*Nafarroako JAI txakurrak iaztik parte hartzeko eskubidea duenez, herrialde horretako bigarren eta hirugarren sailkatuek parte hartuko dute Euskal Herrikoan