Elkarteko zuzendaritza aukeratzeko prozedura berria onartu du Batzar Nagusiak


2017/03/27


Berrogehi bat bazkide elkartu ginen atzo, martxoak 26, Gerediagako foru-zelaian. Elkartearen Batzar Nagusian, besteak beste, hurrengo urteetarako zuzendaritza batzordea aukeratzeko prozedura berria onartu zen.

Urteko Batzar Nagusian , ohikoa denez, aurreko urteko egitasmoen memoria eta txosten ekonomikoa aurkeztu eta onartu ziren. Horrekin batera, 2017. urtera begirako asmoak azaldu zituen Arantza Atutxa elkarteko koordinatzaile berriak. Proiektuetan ez dela aldaketa nabarmenik izango adierazi du. Izan ere, egokitzapen urtea izango duenez, proiektuei jarraipena ematea izango baita bere lehen urte honetako egitekoa.


Hala ere, elkartearen funtzionamenduan eragin dezakeen aldaketa garrantzitsua aurkeztu dute zuzendaritzako kideek. Aurrerantzean, elkarteko zuzendaritza batzordea berrizteko prozedura berria izango da, atzo bazkideek onartutakoa. Ondorioz, besteak beste, barne hauteskundeetarako herri delegazioak ezabatu egingo dira eta guztira 10 pertsonek osotutako zuzendaritza batzordea izango du elkarteak.
Apirilean zehar, bazkideei prozedura berriari buruzko xehetasunak bidaliko zaizkie, urteko memoria eta Batzar Nagusiko aktarekin batera, eta barne hauteskundeak ere abian ipiniko dira.