Elkartearen Batzar Nagusia


2022/04/06


Martxoaren 27an, Gerediaga Elkartearen Batzar Nagusia egin genuen, Gerediagako foru-zelaian. Pandemiaren erruz, bi urte bertaratu barik ohiko batzar lekura bueltatzea estimatu zuten ekitaldira etorritako 28 bazkideek.

2021eko urteko diru-kontuak onartu ziren, 2021. urteko ekintzen memoriari errepasoa egin zitzaion, 2022. urteko kudeaketa planaren berri eman zen eta urteko aurrekontuaren azalpena eman ostean aho batez onartu zen.

Bazkideen galde-erantzunetarako ere tartea izan zen eta amaieran, talde argazkiaren ostean, ohiturazko luntxa izan zen.

2021.urteko ekintzen memoria (PDF)