Durangoko udaletxeko margolanekin aurkeztuko dugu Astola aldizkariaren zenbaki berria
2023/10/25
Dagoeneko salgai dago Astola aldizkariaren 17. zenbakia. Ohiko saltokietan eskuratu daitezke aleak 5 euroko prezioan. Durangoko Azokara Gerediaga Elkarteak eramango duen nobedadeetako bat ere izango da. Elkarteko bazkideek, 2024ko egutegiarekin batera, doan izango dute ale bana.
Inoizko ikerlan gehien argitaratzen dira urte honetako zenbakian, guztira 12. Horrekin batera, Izaro Andres Mallabiko abeslariari egindako elkarrizketa sakona ere irakurri daiteke.
Aurkezpen berezia
Zenbaki berriaren aurkezpenerako ekitaldi berezia izango da. Aldizkariaren ikerlanetako bat Durangoko udaletxeko fatxadako margolanei buruzkoa da. 12 musikari daude tartean margotuta. Ana Celia Ormaetxea Bartolome Ertzilla Musika Eskolako irakasleak burutu du ikerketa, nork diseinatu, nork margotu eta zer kontatzen duten besteak beste.
Musikaz eta argiztapen berezi batekin egingo da ostiralean, urriaren 27an, arratsaldeko 20:00etan kontakizuna udaletxe plazan. Gainera, Astola podcast egitasmoko lehen kontakizuna ere entzuteko aukera egongo da.
Saltokiak
Atxondo (Amillena), Abadiño (Petite eta Zelaietako estankoa), Berriz (Etxebarria estankoa), Durango (Etxebarria, Urrike, Hitz, Arteka, Ikerfer, Gozo Txori, Marpa, Durangoko Museoan), Elorrio (Txokolat), Iurreta (Iurretakopi), Otxandio (Axpe estankoa), Zaldibar (Imendian) eta Bilbo (Anti liburudenda)
Azterlanak banan-banan
Garavilla fabrika Otxandion – Xixili Bengoetxea Llona
Gerediaga Elkarteak Durangoko Amankomunazgoaren babesarekin bigarrnez 2023an egin den Ikerlari Gazteen Beka irabazi duen lana izan da. Otxandion 1950eko hamarkada erdialdean izan zen arrain kontserba industria eta emakume langileen lana aztertu du.
Los pozos de lino en Elorrio – Aitziber Gonzalez García
2022an Elorrion kokatutako liñaputzuen inguruko ikerketa egitea enkargatu zion Elorrioko Udalak. Ikerketa lan horren laburpena idatzi du.
Zaldibarko psikiatrikoa – Izaskun Ellakuriaga Bustinza
2023ko uztailaren 28an bete ditu 100 urte Zaldibarko ospitaleak eta aintzindaria izan da Euskal Herriko osasungintzan. Juan Antonio Torices Zaldibarko ospitaleko zuzendari klinikoak mendeurreneko ekitaldirako prestatutako azterlanaren laburpena da artikulua.
Gerediaga Elkarteare dokumentategia – Izaskun Ellakuriga Bustinza
Gerediaga Elkarteak bere webgunea berriztu du eta Durangaldeko historiaren gordailu den dokumentategian jasotako liburu, argazki eta dokumentuak, orain, digitalki kontsultatzeko aukera dago.
Durangaldeko saguzarren behin-behineko inbentarioa – Gabako Elkartea
Gabako elkartea EHUko Jokabide-Ekologia eta Eboluzioa Saguzarretan ikerketa taldearen barruan, Durangaldeko saguzar espezieen inbentarioa egin eta interes bereziko eremuak identifikatzen dabil. Mañaria eta Izurtza udalerrietan 2020 eta 2021 urteetako udetan egindako emaitzak argitaratu dituzte.
Durangaldean Badira – Ainhoa Zabarte Narbaiza
Zinema, antzerkia, dantza, arropa diseinua, argazkilaritza, marrazkia…. Durangaldeko emakume gazte sortzaileak, batzuk ezagunago, beste batzuk ezkutuago, baina egon badaude, eta badira. 12 sortzailerekin izan da Ainhoa Zabarte kazetaria.
ELKARRIZKETA: Izaro Andres Zelaieta – Aritz Maldonado
Kazetari durangarrak Donostian, kantariaren bizilekuan, elkarrizketatu du Mallabiko musikaria. “Cero de enero” disko berri argitaratzear dagoela, agertokietara itzultzeaz, ibilbideaz eta bere beldur eta itxaropenez hitz egin du Izarok.
Pinturas musicales – Ana Celia Ormaetxea
Durangoko Bartolome Ertzillako musika irakasleak Durangoko udaletxeko fatxadan dauden margolanei buruzko ikerketa egin du.12 musikari daude irudikatuta.
La cueva de Atxuri I – Aitor Montero Igartua
1929an Mañarian Jose Migel Barandiaranak aurkitu zuen koba eta harrobien ustiaketarekin desagertu egin zen. Aurkitutako aztarna arkeologiko garrantzitsuak nabarmentzen ditu Aitor Montero historialari eta arkeologoak lan honetan.
Auzo ikastolak Durangaldean – Iñaki Goiogana Mendiguren
1918 eta 1920 urte bitartean, Bzikaiko Foru Aldundiak, udalen laguntzarekin, auzo-ikastolak eraikitzeko asmo handiko plana jarri zuen martxan, Durangaldean hainbat zabaldu ziren, herri batzuetan bat baino gehiago.
Apuntes sobre la cárcel de Astola – Jon Irazabal Agirre
Bizkaiko Jaurerriak urteetan izan zituen lau kartzeletako bat izan zen Astolakoa. Historia handiko eraikina izan arren, gutxi ikertu da. Astolako auzitegi-etxearen gaineko historia-zertzeladak laburbildu ditu.
Euskara eta literatura Durangaldean – Xabier Boveda, Maite Arrizabalaga, Joseba Sarrionandia eta enparauak
Durangaldeko hizkuntza eta literatura ondarea berreskuratzeko asmoarekin lanean hasi zen orain dela bi urte eskualdeko euskalzale talde bat. Bidean aurkitutakoak euren aurreikuspenak gainditu ditu. Egiten dabiltzan lanaren laburpena da.
El Plan Martí – Ángel Zurita Laguna
1960an, Plan Martí deitutakoak, frankismoak bultzatuta, Durangaldeko egitura administratiboa aldatzeko asmoa jaso zuen, 14 udalerriren ordez 6 izateko proposamenarekin.