Durangoko bonbardaketaren oroimen ekitaldiak sarean
2020/03/30
Bihar, Martxoak31, 83 urte beteko dira Durango bonbardatu zutela. Aurten, Koronabirusaren eraginez indarrean dagoen osasun-alarma tarteko, modu apalago baten gogoratuko dugu.
Durangoko Udalarekin bat, egunerako Unai Iturriagak idatzitako adierazpen instituzionalean parte hartuko dugu. Bihar, Durango.eus udalaren webgunean sareko ekimenak jasoz atal berezia bistaratuko dute.
Gerediaga Elkarte moduan sarean hiru ikus-entzunezko partekatuko ditugu:
- Kaleko erakusketarako erabili behar genituen argazki zahar batzuekin egindako bideo laburra. IKUSI
- Martxoak 31 kantuaren aurtengo interpretazioa. Mikel Nuñez Lauzirika eta Irati Bilbao Gandarias musikariek egindako bideoa. IKUSI
- 2016an Gerediaga Elkarteak ekoiztu zuen bonbardaketako aztarnei buruzko ikus-entzunezkoa. IKUSI
Hiru ikus-entzunezkoak Gerediaga Elkartearen youtube kanalean egongo dira ikusgai.
Herri ekimenak
Badira bestetik, herritarrengandik sortutako beste ekimen batzuk leiho eta balkoietarako:
- Ikurriña edo zapi bat krespoi beltzarekin jartzeko deia eginez.
- Gaueko 21:00etan sirena hotsak.