Durangoko Azokako ekosistema islatuko du 54. edizioko kartelak
2019/10/29
54. edizioko leloa "Osorik DA!" izango da, Azokako osagai guztiei erreferentzia eginez. Kartelaren egilea Oier Zuñiga iruindarra da eta Azokaren ekosistema osoa irudikatzen du.
Aurtengo kulturaren plaza abenduaren 5etik 8ra antolatuko da. Durangoko Azokak 54. edizioko kartela eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, urriak 29, Durangoko Andra Mari elizpean antolatutako prentsaurrekoan. Kulturaren plaza abenduaren 5etik 8ra ospatuko da, eta "Osorik DA!" izango da bere lelo nagusia. Edizio honetako kartela Oier Zuñiga artista iruindarrak egin du, eta bertan Azoka osatzen duten osagai ezberdinak agertzen dira: sormena, salerosketa, hartu-emana eta abar.
Albistea osorik irakurri durangokoazoka.eus webgunean