Durangoko Andra Mari basilikaren altxorrak ezagutzeko bisita gidatua


2022/04/06


Lekuen eta Monumentuen Nazioarteko Egunean izango da hitzordua, apirilaren 18an
Bisita ordu t’erdikoa izango da, euskaraz. Izena ematea 5 euro.

Gerediaga Elkarteak aurten Lekuen eta Monumentuen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du.
Eskaintzen dituen bisita gidatuetan ikusmin handiena sortzen duen lekua bisitatzeko eta barruan gordetzen dituen altxorrak ezagutzeko aukera eskainiko du: Durangoko Uribarriko Andra Mari Basilika.
Basilikako museoa, koroa, sakristia, kaperak eta Andra Mariaren ganbaratxora igotzeko aukera izango da ordu t’erdiko bisitan.
Apirilaren 18an, pazko astelehenez, izango da bisita, euskaraz, eguerdiko 12:00etan. Beraz, Aste Santuko jai egunei amaiera emateko plan polita izan daiteke.
Bisita 5 eurokoa izango da.
Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, leku mugatuak izango direlako.
Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko 946818066 telefono zenbakira deituta edota gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke.