Durango ezagutzera emateko zazpi ibilbide gidatu diseinatu ditugu Turismo Bulegorako
2018/06/21
Abian dira Durango ezagutzera emateko ibilbideak. Turismo Bulegoak zazpi ibilbide berri eskaintzen dizkio bisitariari eta horien diseinua Gerediaga Elkarteari enkargatu dizkio. Durango hiribilduaren historia, arkitektura eta ondarea, lehengoa eta oraingoan, gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen dute bisitek.
Bisita gidatuak diseinatzeaz gain kudeatu ere Gerediaga Elkarteak egiten ditu. Bereziki taldeei zuzenduta dago bisita gidatuen egitaraua.
Goitik ikusita
Durango ohikoa ez den ikuspegitik ezagutzeko aukera eskaintzen du bisita honek. Uriaren antolaketari buruz ikasteko balio du, kanpandorreren bat bisitatuz.
Zuri beltzean
Estereoskopioak erabiliz eta argazki zaharrez baliatuta, Durango uriak denboran zehar izandako aldaketak ezagutzeko aukera izango da.
Durangoko Andra Mariak hitz egingo balu…
Uribarri Andra Mariako basiliak bisita merezi duen monumentua da. Estilo ezberdinetako arkitektura, museoa, altxorrak, sinboloak… dira bisita honetako protagonista.
Durango, 0 Gunea
Guda zibilak eta bereziki 1937ko bonbardaketen ondorioak ezagutzeko balio du bisita honek. Argazkien laguntzarekin hondamendia zenbaterainokoa izan zen egiaztatuko dute bisitariek.
Erdi Aroko Durango
700 urteko bidaia proposatzen da bisita honetan. Durango hiribilduaren orduko egitura, ateak, dorreak, jauregiak ezagutzeko aukera.
Arkitektura zibila
Durango hiribilduko arkitektura zibila oinarri hartuta, bertako bizitza eta ohiturak ezagutzeko aukera eskaintzen du bisitak.
Heriotzaren kultura
Tabirako San Pedro elizan hasi eta hilerriaren bisitarekin batera, Euskal Herriko erritu eta ohiturak ezagutzeko balio du bisiitak.
Bisita guztien informazioa jasotzen duen PDF dokumentua jaitsi dezakezu.