Durangaldeko hezkuntza munduari buruzko erakusketa bat antolatzeko laguntza eskaria luzatzen dugu


2020/05/14


Ondarearen Europako Jardunaldiek 20 urte betetzen dituzte Bizkaian. Urteak daramatza Gerediaga Elkarteak Durangaldeko herri ezberdinetarako proposamenak lantzen. Osasun egoerak baimentzen badu, udazkenean burutuko den edizioari begira, programaren diseinu lanean gabiltza.

Aurten gaia “Hezkuntza eta Ondarea” da. Pentsatuta ditugun ekimenen artean, bada, orain dela urte batzuetako eskola garaiko material eta argazkien bilketa egin eta erakusketa ibiltari bat prestatzea.

Hori dela eta, laguntza eskatu eta material bilketa egin nahi genuke. Bila gabiltzan materialaren adibide batzuk, honakoak dira:

- Eskola giroa erakusten dituzten argazkiak (70 hamarkadakoak eta atzerakoak.)
- Eskolan erabiltzen ziren liburu, ariketa-koaderno, arkatz, estutxe, motxila, poltsa,…
- Eskolako amantala, batak, uniformeak
- Ofizio baten irakaskuntzari lotutako materiala (ofizio-eskoletan erabiltzen zirenak)
- Beste edozein

Horietakoren baten berri eman nahi badiguzu, pozarren jasoko genuke. Idatzi gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora edota deitu 946818066 telefono zenbakira.