Bost egunez bizi-bizirik izan dugu Sormenaren Lurraldea
2017/12/10
Sormenaren lurraldeak bizia hartu du bost egunez: askotarikoa sortzaileei dagokionez, kultur-lanak ugariak izan dira, gogoeta aberatsak utzi ditu eta bisitarien aldetik arrakastatsua izan da. 110.000 bisitari baino gehiago gerturatu dira Landako Gunera, eta 7'2 milioi euroko eragin ekonomikoa izan duela kalkulatzen da.
Azoka etorkizunari begira jarri da. Hurrengo urteko data zehaztu du Azokak: 53. edizioa abenduaren 5etik 9era egingo da. Edizio horretan egingo da lehenengo aldiz Sormen Beka berriaren deialdia. Ikasle Eguna mantendu eta indartuko da.
Zortzi guneetako egitarauak pisua hartu du Azokan. Gero eta bisitari gehiagok egitaraua kontuan hartzen du bere plana egiterakoan. Horren erakusle da gune guztietan ekitaldi batzuetan egon den bisitari kopuru handia.
Kronika osoa: www.durangokoazoka.eus helbidean
Txelu Angoitia argazkilariak azokan zehar egindako argazkietako batzuk, azokaren FLICKR kontuan.
Azoka Telebistan izandako erreportaje eta elkarrizketetako batzuk azokaren YOUTUBE kanalean.