Bitañoren Durangaldea


2018/11/06


Nikolas Alzola Gerediaga ‘Bitaño’ (1922-1982) idazle, euskaltzale eta margolari izurtzarraren eta Gerediaga Elkarteko kidearen sormen lana ezagutzeko aukera dago erakusketa eta liburu berri bati esker.


Durangoko Arte eta Historia Museoan urtarrilera arte bere margolanen erakusketa berezia dago ikusgai. Durangaldeko paisaien inguruko 36 akuarela dira eta margotzeko erabilitako hainbat koaderno ere bai.

Erakusketaz aparte, azaroaren 9an, 19:00etan, Mugarrapetik kontu kontari; Esku bete atal liburuaren aurkezpena egingo da Izurtzako elizan. Labayruk argitaratu duen liburuan Nikolas Alzolak idatzitako ipuinak irakurri daitezke. Antton Mari Aldekoa-Otalora, Xabier Boveda, Alberto Errazti eta Sebastian Gartzia ibili dira liburua orrazten.

Bestetik, azaroaren 11n, ibilbide literario bat egingo da Izurtzan. Goizeko 9etan plazan hasita, Izurtzan zehar Bitañoren ipuinen kokalekuak ezagutzeko aukera egongo da.