Bederatzi ibilbide gidatu Durangaldea ezagutzeko
2017/09/25
Paisaia bizia” izango da aurten Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatuko diren ekitaldien ardatza. Gerediaga Elkartetik bederatzi ibilbide gidatu diseinatu dira ekimenean parte hartzen duten beste horrenbeste herrietako paisaia bisitariari gerturatzeko, eta paisaiarekin batera, inguruaren ondarea, historia eta aberastasuna ezagutzera emateko.
Atxondo, Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibarko Udalek egiten dute bat Gerediaga Elkartearen eskutik antolatzen den egitarauan.
Bederatzi ibilbideren osagarri, “Gutik Zura” dokumentalaren emanaldia izango da Atxondon, organu kontzertua Mañarian eta gaztetxoei zuzenduta tailer bana Izurtzan eta Garain.
Irailaren 30ean hasita, urriko asteburuetan izango dira ekitaldi guztiak. Bisitak eta ekintza guztiak doakoak dira, baina aurrez izen ematea beharrezkoa da leku kopuru mugatua dagoelako guztietan.
Izena emateko bi bide daude: ejardunaldiak@gmail.com helbidera idatzita edota 673 005 981 telefono zenbakira deituta.
Durangalderako argitaratu den eskuorria HEMEN deskargatu daiteke.
Herriz herri antolatu diren ibilbideen gaineko informazio zabalagoa, BIZKAIKOA erakundeak argitaratu duen aldizkarian kontsultatu daiteke.