Astola aldizkariaren 13. zenbakian bederatzi ikerketa lan argiratzen dira


2019/06/24


Gerediaga Elkarteak sustatuta, orain 13 urte bere ibilbidea hasi zuen ikerketa eta historia urtekariak zenbaki berria dauka. Ikuspegi pausotuago batetik, eskualdearen historia, gaurkotasuna, ondarea ezagutzera emateko argitalpena da. 2019ko alearekin beste 9 artikulu, erreportaje eta ikerketa gehitzen zaizkio hamarkada bateko bildumari. 


Ohiko prezioan (5 euro) eta ohiko eskualdeko saltokietan salgai dago ASTOLA. Gerediaga Elkarteko bazkideek doan jaso dezakete ale bat, elkartearen bulegoan (Larrasoloetan 3, Durango)

Saltokien zerrenda
Durango
Arteka - Etxebarria - Hitz liburudenda - Urrike
Iurreta
Urki
Elorrio
Kamikopiak - Ilargi
Abadiño
Arrinda Estankoa - Petite
Berriz
Etxebarria - Amalur

Orain arteko zenbakiak www.gerediaga.eus webgunean eskuragarri daude.

ASTOLA 13 – Erreportajeen zerrenda

Paperezko Hitzak. Durangoko aldizkariak (Joseba Gorostiza)
Durangon aldizka izan diren kultura arloko, historia edota informazio hutsezko argitalpenen errepasoa egin du Joseba Gorostiza kazetari elorriarrak.

Los buitres leonados en el Parque Natural de Urkiola (Iñigo Zuberogoitia)
Desagertzeko zorion egon arren, saien populazioa berreskuratu egin da gure haitzetan. Iñigo Zuberogoitia biologoak gertutik ezagutzen ditu gure artean bizi diren sai-bikoteak, eta euren bizimoduaz idatzi du.

Kirikiño eta Montejurra. Gudariak eta erreketeak Durangaldean (Iñaki Goiogana)
1936ko gerraren ondorioz, gure eskualdean militar-talde biren arteko borroken eszenatokia izan zen. Biak ere, esanahi sinboliko handikoak: Kirikiño batailoia eta Montejurrako tertzioa. Sabino Arana Fundazioko artxibo teknikariak Durangaldeko borrokak kontatu ditu.

La mirada del alemán. La fotografía de Ricardo Doliwa (Txelu Angoitia)
1901ean jaio zen Berlinen Ricardo Doliwa eta hamarkadatan (1940-50) Durangaldeari argazkiak atara zizkion. Bere argazkien begirada berezia nabarmendu du Txelu Angoitia argazkilariak

Alfabetatze euskalduntze mugimendua Durangaldean (Marisa Barrena)
60ko hamarkadaren hasieratik, euskal kulturaren eta euskararen berpizkundea izan zen eta horrek bere irakaskuntza ekarri zuen. Durangaldeko mugimendua gogoratu du Marisa Barrena euskara irakasle ohiak.

Los Marzana en la Edad Media (Juan Manuel Gonzalez Cembellin)
XIV eta XV. mendeetan, armez baliatuta eta euren aliantza politikoak erabilita, Martzaako jauntxoak Durangaldean merkataritza kontrola izaten saiatu ziren, batez ere Gipuzkoarekiko mugan. Juan Manuel Gonzalez Cembellinek Martzaatarren leinuaren profila egin du.

De Ezkurdi a Etxezarreta. El arte contemporáneo en Durango (Mikel Onandia)
1970. urtean inauguratu zen Ezkurdiko Udal Kultura Areto eta Euskal Herriko abangoardiazko artearen erreferentzia izan zen. Mikel Onandia arte historialariak azpimarratzen duenez, 1984an zabaldu zen Durangoko Arte eta Historia Museoaren hazia izan zen.

Kofradiak gaur egun (Markel Onandia)
Erdi Aroan, auzoetan elkar lagundu eta amankomuneko ondasunen kudeaketarako sortu ziren kofradiak. Gaur egun, Iurretan eta Elorrion kofradietako batzuk euren funtzioak mantentzen jarraitzen dute eta Markel Onandia kazetariak jaso ditu.

Bartolomé de Ercilla Rementeria. La olvidada banda sonora de Durango (Luis Orduña)
Bartolome Ertzilla musikari durangarraren bizitza eta lanak badauzka pasarte ezezagunak. Bere heriotzaren 120. Urteurrenaren harira hainbat ekintza abiatu dituzte eta Luis Orduña Durangoko Tabira Musika Bandako zuzendariak kontatu ditu.