Astola aldizkariaren 12. zenbakia salgai
2018/11/12
Azaroaren 17an, larunbata, Durangoko Andra Mari elizan saltokia jarriko dugu urtekaria ezagutzera emateko.
Gerediaga Elkarteak sustatuta, orain 12 urte bere ibilbidea hasi zuen ikerketa eta historia urtekariak zenbaki berria dauka. Ikuspegi pausotuago batetik, eskualdearen historia, gaurkotasuna, ondarea ezagutzera emateko argitalpena da. 2018ko alearekin beste 8 artikulu, erreportaje eta ikerketa gehitzen zaizkio hamarkada bateko bildumari.
Ohiko prezioan (5 euro) eta ohiko eskualdeko saltokietan salgai dago ASTOLA.
Durango
Arteka - Etxebarria - Hitz liburudenda - Urrike
Iurreta
Urki - Iurretakopi
Elorrio
Kamikopiak - Ilargi
Abadiño
Arrinda Estankoa - Petite
Berriz
Etxebarria - Amalur
ASTOLA 12 – Erreportajeen zerrenda
Laburrean
Azken urtebetean Durangaldean egin diren kultur ekitaldi nabarmenak, efemerideak eta albisteak
Erraldoiak eta buhuhandiak (Jon Gaminde)
Gure jaietako protagonista izaten dira. Erdi Aroan sustraiak dituen ohiturak gaur egun ere bizirik dirau. Eskualdeko buruhandi eta erraldoiak aurkezten ditugu.
Paisaia, nortasun ikur (Ainara Flores)
Sarri ez gara ohartzen inguratzen gaituen paisaiak zer eragin duen gure bizimoduan. Paisaia zerbait bizia eta aldakorra da. Gure nortasunaren zatia da eta gu, berea. Eskualdeko paisaiari begiratzeko tartea hartu dugu.
Alejandro Goicoechea: Talgotik ornodun trenera (Juanjo Olaizola)
Elorrioko Alejandro Goicoechea izan zen Talgoaren asmatzailea, tren mundua eraldatuz. Bere irudia, hala ere, gerra garaiko ekintza batek ilundu zuen; Bilboko defentsen informazioa eskaini zien frankistei.
Funtzioa hastera doa! Antzerkigintza Durangaldean (Joseba Gorostiza)
XVI. mendeko auto sakramentaletan hasi, 60eko hamarkadan nagusitu zen antzerki sozialari keinua egin eta gaur egungo eskualdeko antzerki taldeen aipamena.
Arandia, istorioak dituen lurraldea (Jon Irazabal)
Mugak oso argi ez dituen Iurretako lur eremu honetan, dorretxeak, burdinolak, bandoleroen istorioak, aduanak, harrobiak eta aireportu baten erreferentziak ere aurkitu daitezke.
Jose Manaut, artista valentziarraren erbestea Durangon (Garazi Arrizabalaga)
Gerra zibilaren ostean, José Manaut margolari valentziarra Durangon konfinatu zuen Frankismoak bere ideia errepublikarrengatik.
Barruko ibilbideak
Kulturarekin lotuta dauden bost gonbidatuk euren bidezidor eta bazterrak erakutsi dizkigute: Igor Elortza, Leire Bilbao, Honorio Cadarso, Vanesa Fernandez eta Aitor Iriarte.
<… eta hilobien aurrean argi egiten dute > (Ander Berrojalbiz)
1465. urtean, Bohemiako noble batzuek Durangaldea zeharkatu zuten Portugalera bidean. Euren bidaia kroniketan gure arbasoek hildakoak gurtzeko zituzten errituen gainean harridura erakutsi zuten.
Bilakatu dadin bizigai (MarkelO Onaindia)
Azken hamarkadan biderkatu egin da sortzen dugun hondakin kopurua. Arazo honen aurrean, berziklapena handitzen ahaleginak egin dira. Gure zaborrak nora doazen eta eskualdean hondakinak zenbateraino berziklatzen diren azaltzeko ahalegina egin dugu.