Arregi Campo familiaren funtsa eskuratu dugu


2024/06/26


Izurtzan, Mendibe baserrian, uda pasatzen zuten Bilboko familia da. Euren amama, Bittori Ortuzar Larrabe izan zen, izurtzarra, 1878an jaiotakoa. Gero, Bilbora ezkondu zen eta han hil, 1967an.

1953tik 1959ra bitartean, familiak Izurtzan pasatzen zuen uda. Garai horretan, Mendibe Ojanguren familia zen Mendibe baserriko jabea. Amama Bittorigaz, baina, Arantza, Begoña eta Gabrielek uda pasatzen zuten bertan. Eurekin batera, Gabriel Arregi Garaigordobil aita ere izaten zen Izurtzan eta aipatutako urteetako sei udalditan bera izan zen argazkilari. Familia argazkiak nagusitzen badira ere, Izurtzako paisaia. Ohiturak, lekuak eta ospakizunak ezagutzeko aukera ona eskaintzen du Arregi Campo familiaren funtsak.

Gerediaga Elkartearen dokumentategian, aurten gehitu dugun seigarren funtsa da. Digitalizazio lanak amaitutakoan, argazkien fitxak sortu eta elkarteko webgunean edonork kontsultatzeko moduan sareratuko ditugu.