Ansorenaren funtsari esker Durangaldeko landa eremua ezagutzeko aukera dago Durangoko Museoan
2024/05/09
Uztailaren 14ra bitartean Durango eta Durangaldeko landa eremuko 100 argazki baino gehiago ikusi ahal izango dira Durangoko Museoan, Ansorenaren familiaren bildumakoak eta dohaintzan Gerediaga Elkartean digitalizatutakoak. Familiaren ekarpen fotografikoak hainbat hamarkadatan zehar tokiko bizitzaren funtsezko uneak harrapatu ditu, eta oraingoan, landa eremua agertzen dutenak erakutsiko dira erakusketa berezian.
Erakusketak formatu tradizional eta modernoetan aurkezten ditu argazki horiek, bisitariei irudiak modu biziagoan esperimentatzeko aukera ematen dien 3Dko aurkezpenak barne. Gainera, museoko hormetan dauden 60 baserriak (batzuk desagertutakoak) identifikatzen laguntzeko dei berezia ere egingo zaie bisitariei.
2023an Ansorena familiak Gerediaga Elkartearen esku, dohaintzan, utzitako funts zabalaren parte bat da erakusketa. 100 argazki daude museoko horman, baina 1000 argazki inguru webgune honetako "Dokumentategia" atalean ikusgai izango dira maiatzaren 10etik aurrera. Eta gehiago ere izango dira, izan ere, sailkatu, digitalizatu eta fitxatu ahala argazki kopurua handituz joango delako.
Inaugurazio ekitaldia
Gaur izan da erakusketaren aurkezpen prentsaurrekoa eta bihar inaugurazio ekitaldia izango da, arratsaldeko 19:00etan. Miren Amuriza bertsolari berriztarrak argazkietan oinarritutako testu bat errezitatuko du, eta Hanneke musika taldearen emanaldia izango da.
ARGAZKIAN: Durangoko Udaleko, Gerediaga Elkarteko eta Ansorena familiako ordezkariak