84 urte bonbardaketak izan zirenetik
2021/03/30
1937. urtean Durango eta Elorrio bonbardatu zituzten. Eraso nagusia martxoaren 31n izan zen, baina aurreko eta osteko egunetan ere sufritu zuten bi herriotako eta eskualdeko beste herrietako bizilagunek.
Durangon eta Elorrion urtero antolatzen dira gertatu zena gogoratu eta orduko biktimak aintzat hartzeko ekitaldiak.